Kazeta

Altsasuko gazteen aldeko manifa Iruñan

Ekainaren 16an iraganen da. Milaka pertsona espero dira. Prokuradoreak helegitea jarri dio epaiari, eta kondena gogorragoak eskatzen ditu.

Altsasuko gazteen aldeko manifestazio bat apirilaren 14an Iruñan. (Iñigo URIZ / FOKU)
Altsasuko gazteen aldeko manifestazio bat apirilaren 14an Iruñan. (Iñigo URIZ / FOKU)

Manifestazio erraldoia dute egiteko ekainaren 16an Iruñean Altsasuko gazteen alde. Elkartasun uholdea jasotzen ari da ekimena, eta dagoeneko, 50 eragilek bat egin dute manifestazioarekin. Nafarroako gobernua adibidez Iruñeko karriketan izanen da.

Haserrearekin ibiliko dira dudarik gabe bertan bilduko direnak. Prokuradoreak helegitea jarri dio Altsasuko auziko epaiari. 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu zituen berak, terrorismo delituak aitzinatuz. Horrelako deliturik ez zela izan ebatzi zuen justiziak eta bi eta hamahiru urte arteko kondenak eman ziren azkenean.