Kazeta

Idaztailer bat Peio Jorajuriaren eskutik

Ekainaren 14an, Peio Jorajuriak idazketa tailer bat animatuko du Biarritzeko mediatekan.

Peio Jorajuria iruditan.
Peio Jorajuria iruditan.

Idazteko gogoa duenak bere nahiak asetzeko parada atzemanen du Biarritzeko mediatekan. Ekainaren 14an idazketa tailer bat animatuko du Peio Jorajuriak arratsaldeko 6etatik goiti. Parte hartzea libre dela jakinarazi du mediatekak.

Peio Jorajuria, euskal kazetari, poeta eta bidaiaria da. Tailerra euskaraz iraganen da.