Kazeta

Laurogei bat irakurle Maialen Lujanbio bakar batentzat

Irakurraldiaren 9. edizioa da ekainaren 6 honetan. 85 pertsonek Maialen Lujanbioren testu eta bertsuak irakurriko dituzte Hendaiako mediatekan arratsaldean zehar.

Maialen Lujanbioren bertsuak irakurriko dituzte Irakurraldian aurten.
Maialen Lujanbioren bertsuak irakurriko dituzte Irakurraldian aurten.

Bertsolaritzak Hendaiako mediatekako paretak hartuko ditu ekainaren 6 honetan. Irakurraldiaren 9. edizioaren karietara, 85 pertsona txandakatuko dira Maialen Lujanbioren testu eta bertsuak irakurtzeko. 14:20an hastekoa da ekimena.

Hori hasi baino lehen, hainbat elkartek eta eskolak omenduko dute Bertso Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hala nola, Hendaiako ikastola edo Hendaiako bertsu eskola. Akelarre elkartea da ekimenaren antolatzailea, eta irakurketa zuzenean ikusgai izanen da bere webgunean. Hendaiako auzapeza den Kotte Ecenarro bertan izanen da hasiera emateko, bere aldetik, Sustrai Colinak bertsu bat botako duelarik.