Kazeta

Euskoaren astea hasi da Ziburun

Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra, animazioak, bilkurak publikoak, informazio mahaiak eta poteoak izanen dira Ziburun iraganen den Euskoaren astearen karietara.

Euskoaren astea maiatzaren 29an hasten da Ziburun.
Euskoaren astea maiatzaren 29an hasten da Ziburun.

Zabaltzen segitu nahi du euskoak. Horretarako, maiatzaren 29tik ekainaren 3ra euskoaren astea antolatu du Euskal Moneta elkarteak. Programan: animazioak, bilkurak publikoak, informazio mahaiak eta poteoak.

Horra, Ziburuko euskoaren egutegi osoa:

Maiatzaren 29an Donibane Lohizuneko merkatuan 9etatik 13ak arte, informazioa bildu, kidetu, euskoak trukatu, kontu bat ireki eta kontutik dirua ateratzeko aukera izango da.


Maiatzaren 31n, Ziburuko plazan arrastiriko 6etatik goiti, pote pintxoa euskotan Ziburuko ostatuetan Maitenia, Atalaia, Bittor eta Boga ostatuetan. Euskoko kideek joko moduko animazio bat proposatuko dute gaualdi horretan.


Ekainaren lehenean, Ziburuko Baltsan gelan 19etatik 21ak arte: Mahai ingurua "Euskoari buruz jakin nahi izan duzun guztia..." Euskoko kideen parte hartzearekin: erabiltzaileak, merkatariak, laborariak, aldaguneak, elkarteak, etabar.

Ekainaren 3an, Ziburuko plazan, herriko merkatua 9etatik 13ak arte: animazioak eta euskoari buruzko informazio mahaia.

Gauzak aldatzeko

2013an sortu denetik, Estatu frantseseko tokiko lehen moneta bilakatu da biziki fite euskoa. Gaur egun ere, eta nahiz eta Pirinio-Atlantikoetako erasoak izan Baionako Herriko Etxearen aurka, eredutzat hartua izaten segitzen du Ipar Euskal Herriko monetak.

Demain dokumentala eta Petit manuel de résistance Contemporaine liburuaren egilea den Cyril Dion France 5 kateko C Politique saioaren gomita zen maiatzaren 27an. Beste bi iniziatibaren artean, militante ekologistak euskoa aipatu du "gauzak alda ditzakeen" egitasmo gisa. Bideoan, 17min25 segundoan hasten da pasartea.