Iurre BIDEGAIN

Rufi Etxeberria: “Euskal Herri antolatu bat behar dugu”

Sortuko militantea den Rufi Etxeberriak Arnagako Nazioarteko topaketan parte hartzeko parada izan zuen. Bere iritziz, ekimena baliagarria izan da Euskal Herrian bakearen agertoki bat eraikitzeko beharra azpimarratzeko.

Rufi Etxeberria Sortuko batzordeko kideak Euskal Herriko bake prozesuaren baitan egindako urratsak hurbiletik segitu ditu. Gaur egun, mugimendu politikoaren gatazkaren batzordeko arduraduna da. Maiatzaren 4an Arnagan iragan zen ekimenean ETAren erabakiari buruzko iritzia plazaratzeaz gain, etorkizunari begira jarri zen militantea.

Sortuko kidearen aburuz, ETAren erabakiak baita Arnagako topaketak ere ziklo berri baten irekidura irudikatu dute. Bake Bidea, Foro Sozial Iraunkorrak zein Nazioarteko Harreman Taldeak antolaturiko ekimena Gobernuak mugiarazteko dagoen engaiamendua nabarmentzeko baliagarria izan da.

Etxeberriaren ustez, ezinbestekoa da gizartea antolatzea eta aktibatzea herriak dituen helburuak lortzeko. Xede horietara heltzeko, instituzioen eta mugimendu sindikalen parte hartzea garrantzitsutzat jo du abertzaleak.