kazeta

Baiona eta Euskal Monetaren arteko hitzarmena geldiarazi du Bordeleko dei auzitegiak

Maiatzaren 4ean iragan zen berehalako auzia. Funtsari buruzko beste epai bat izanen da orain hitzarmena legala den edo ez ebazteko.

Eusal Monetaren besta joan maiatzean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Eusal Monetaren besta joan maiatzean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Pirinio-Atlantikoetako prefeturak jarritako berehalako auzi prozeduraren ondorioz, Baionako Herriko Etxea eta Euskal Monetaren arteko hitzarmena geldiarazi du Bordeleko dei auzitegiak. Afera gehiago arakatuko duen beste epai bat iraganen da datozen hilabeteetan hitzarmena legala den edo ez ebazteko.

Apirilaren 14ean errekurtso bat jarri zuen prefetak Paueko auzitegiak hitzarmena legala zela erabaki zuenean. Horren ondorioa zen Bordeleko berehalako auzia. Euskal moneta elkartea ez da galtzaile itxurarekin agertu, eta ondoko konfrontazioaren beha dago argumentu juridikoak aitzinatzeko.