KAZETA

Ordezkaritza anitza bildu da Arnagan

BIDEOA - Maiatzaren 4ean, Kanboko Arnaga etxean bildu da Euskal Herriko aniztasuna isladatzen duen ordezkaritza zabala eta nazioarteko euskal gaztazkaren konponbidea sustengatzen duten nazioarteko eragileak.

Ziklo historikoa eta funtzioa amaitutzat ematearen erabakiaren berri eman du ETAk adierazpen baten bidez. Kanboko Arnaga etxeak ziklo horren bukaeraren kari antolatu duten Nazioarteko ekimena errezibitzen du gaur: "Gatazkaren konponbidea aitzinatzeko nazioarteko topaketa". Goizeko 11etatik aitzina hasi dira etortzen parte hartzaileak.