G.T.

Unibertsitateko hautaketa sistema salatu dute Baionako ikasleek Baionan

Baionako Ikasle Borroka mugimenduko kideek unibertsitatean sartzeko hautaketa moldearen kontrako ekintza bat burutu dute ostegun honetan, apirilaren 26ean.

Ostegun honetakoa Baionako Ikasle Borrokaren lehen ekimena izan da. DR
Ostegun honetakoa Baionako Ikasle Borrokaren lehen ekimena izan da. DR

Fakultateko ikasgelak hustuz, gobernu frantsesak aurrera eraman duen selekzioaren erreformak unibertsitatetik kanpo gelditzen diren ikasleak irudikatu nahi izan dituzte. Baionako Ikasle Borroka mugimenduko 30 bat kidek ekintza bat burutu dute goiz honetan, 07.30etatik aitzina.

Klaseetako kadira eta mahaiak belarretan utzi dituzte eta banderolez apaindu dute unibertsitateko eremua. Hiru polizia furgoi ziren zain haiek heldu baino lehen, Flash-Ballak eskutan. Ikasleek haien harridura adierazi dute, haien ekintza "ezin baketsuagoa" baitzen, Oihana Teyseyrek adierazi duenez.

Biltzar batekin segitu dute mugimendua goizean zehar, egindako lehen ekintza horri zein segida emanen duten zehazteko.