Kazeta

Bederatzi urteko kondena Sanferminetako bost erasotzaileentzat

Nafarroako Justizia Auzitegiak bost urteko zigorra ezarri die 2016ko Sanferminetan neska gazte bat erasotu zuten bost gizonei. Sexu abusuagatik kondenatu ditu justiziak, eta ez sexu erasoagatik.

Manifestariek beren desadostasuna adierazi dute auzitegiaren atarian. (Iñigo URIZ/FOCU)
Manifestariek beren desadostasuna adierazi dute auzitegiaren atarian. (Iñigo URIZ/FOCU)

Gertakariak pasa eta bi urtera jakinarazi du bere epaia Nafarroako Epaitegiak. Madrilgo neska gazte batek 2016ko uztailaren 6an, Sanfermineko lehen gauean, pairatutako erasoa dela eta, bost gizon kondenatu ditu Nafarroako Justizia auzitegiak. Bederatzi urteko zigorra ezarri die sexu abusu delituagatik.

Epaimahaiaren aburuz, gau hartan ez zen indarkeriarik egon. Halaber, intimitatearen kontrako eta indarkeria bidezko lapurreta delituengatik ere absolbitu ditu bost gizonak. Hori dela eta, kondena akusazioek galdetzen zutena baino apalagoa izan da.

Oroitarazi behar da, prokuradoreak hogeita bi urte eta hamar hilabeteko presondegi zigorra eskatu zuela. Akusazio partikularrak hogeita lau urteko eskaera egin zuen eta herri akusazioek hogeita bost urtekoa.

Azpimarratzekoa da, hiru epaileetatik batek, Ricardo Gonzalezek, bost akusatuen absoluzioa galdegin duela. Biktimaren mugikorraren lapurreta dela eta, soilik horietako bat zigortzea eskatu du. Bi hilabetez, egunero, hamabost euroko isuna ordaintzea galdegin du.

Haserrea

Hamarnaka pertsona bildu dira auzitegiaren atarian beren desadostasuna adierazteko. Kolektibo feministek deiturik, elkarretaratzea burutu dute justizia aldarrikatzeko. Epaia ezagutarazi bezain laster oihukatzen hasi dira betara hurbildu direnak: "Bortxaketa bat da, ez eraso bat".
Manifestariek poliziak jarritako harresia hautsi eta auzitegiko atera hurbildu dira.