KAZETA

Lurraren sustenguzko besta

Laborantza katea ahuldu aitzin, Lurzaindiak soka berriz lotzeko asmoa du. Amalurra eta eraikuntzak iraunkorki babesteko, lurraren besta antolatu du asteburu honetan.

Laborantza lurrak espakulazioaren legea jarrikiz saltzen diren lurren defentsan agertu ohi da Lurzaindia. © Bob EDME
Laborantza lurrak espakulazioaren legea jarrikiz saltzen diren lurren defentsan agertu ohi da Lurzaindia. © Bob EDME

Laborantza lurraren egoera kritikoa da Euskal Herrian. Lurrak garestiegiak dira eta laborantzari zuzendutakoek etorkizuna iluna dute. Horri aurre egiteko ari da lanean Lurzaindia. Bere erronkak zabaltzeko, 2018ko apirilaren 22an Lurraren besta antolatu du Itsasuko Atharrin.

Horren kari, mahain inguru bat izanen da, "Amalurra eta eraikuntzak : nola bateratzen ahal dira" problematikaren inguruan. Ondotik, aperitifa eta etxeko bazkaria izanen dira Hervé Chaplais-ren "Rurals ou la convergences des rustres" ikusgarri humoristikoa aitzin.

Azken urteotan, Euskal Herrian laborantzako lurrak, laborariak eta etxaldeak murriztu dira, prezioek goraka egin dutelako, besteak beste. Horregatik Lurzaindia elkarteak laguntza eskaintzen du euskal laborantza eta lurra babestuak izateko helburuarekin. Kolektiboki erosiz, etxalderik ez duten laborariei eraikin bat alokatzea ahalbidetzen die epe luze batentzat, haien proiektuen arabera.

Etxaldeen mantentzea ere laguntzen du, diru ahal bideak eskas direlarik. Bide beretik, lurraren baliapenaz sensibilizazio lan bat burutzen dute bere kideek espekulazio merkatutik atera ahal izateko.

Egitasmo horren talde buruak Euskal Herriko Laborarien Batasuna, Arrapitz federazioa eta Euskal Herriko Inter AMAPa dira. Batera, 300 lur hektare dituzte eta hainbat proiektu. Oraingoz, 3.432 akziodun biltzen dituzte eta 30 laborari laguntzen dituzte.