Kazeta

Euskara ospatuko du berriz ere Elepikak

Errobiko lau mediateka biltzen ditu festibalak. Apirilaren 18an hais, eta maiatzaren 5an amaituko da. Antzerki zein literatura, euskaraz gozatzen ahalko da.

Elepikan parte hartzen duten mediateketako arduradunak aitzineko edizio batean. ©Ione Josié
Elepikan parte hartzen duten mediateketako arduradunak aitzineko edizio batean. ©Ione Josié

Itsasu, Kanbo, Uztaritze eta Basusarriko mediatekak biltzen dira Elepika festibala antolatzeko. Apirilaren 18an hasi, eta maiatzaren 5an amaituko da. "Eta orain euskaraz bizi bagine ?" du lematzak hirugarren edizioak.

"Festibalaren hirugarren edizioaren kari" antolatzaileek "euskal hiztunei euskara baliatzeko guneak  eskaini nahi dizkiete, gune horietan euskarak lasai har dezan arnas, erabilera espazioak ukan ditzan, euskal sorkuntza artistikoa hedatuz, partekatuz, biziz" adierazi dute Beñat Arrabit eta Bruno Carrerek. Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduraduna da bata, eta kultura zein ondarearena bestea.

"Euskarak lekua badu gure mediateka eta liburutegietan, erregularki aberasten ari den euskal funtsaren bidez, eta urte osoan zehar antolatzen ditugun animazioen bidez. Hemen, euskaraz irakurtzen, mintzatzen, libertitzen eta bizitzen da" erran dute batez ere mediatekek.

Apirilaren 18an hasiko da festibala, txotxongiloen ikusgarri batekin, "Ilargi arrantza" eta maiatzaren 5an amaituko da zirku-antzerki batekin : "Irakurriz". Egitarau osoa hemen ikusgai dago.