Kazeta

Capio klinikako langileak deliberoaren esperoan

Opor ordainduen ordainsari gehigarria aztertu zuen justiziak iragan astean. Lan auzitegiak bere deliberoaren berri emanen du maiatzaren 24an.

Capio Belharra klinikaren estreinaldiaren irudia.
Capio Belharra klinikaren estreinaldiaren irudia.

Capio taldeko kliniketako hainbat langilek azken hiru urteetako opor ordainduen ordainsari bat aldarrikatu dute. Baionako Lan auzitegiak 135 eskakizun aztertu zituen iragan martxoaren 29an. Justiziak bere erabakia jakinaraziko die maiatzaren 24an.

Lehen auzia urtarrilaren 31n iragan zen. Parte hartu zuten bi epaileak ez ziren ados jarri. Hori dela eta, bigarren auzian hirugarren batek parte hartuko du.

CFDT Santé Sociaux Pays Basque sindikatuak langileen eskakizunak defendatzen ditu. Belharra eta Aguilera klinikako zein Euskal Herriko GCS Kardiologia Zentroko langileen galdeak dira, hain zuzen. "Enplegatzaileak ez ditu inoiz zalantzan ezarri gure kalkuluak", aipatu du Claire Cellan sindikalistak.