Kazeta

Bi euskal preso hurbildu dituzte Lannemezanera

Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain Lannemezango presondegira hurbildu dituzte, Etxeratek jakinarazi duenez. Orain arte, bi euskal presoak Saint-Maurren zeuden, Euskal Herritik 650 kilometrotara.

Bake prozesuaren aldeko manifestazioa Parisen. © Marisol RAMIREZ
Bake prozesuaren aldeko manifestazioa Parisen. © Marisol RAMIREZ

Jon Gurutze Maiza etxarriarra eta Alberto Ilundain iruindarra Lannemezanera lekualdatu dituzte, Etxerat elkarteak berri eman duenez. Biak, orain arte, Saint-Maurreko presondegian zeuden.

Lannemezango kartzela, Baionatik 180 kilometrotara dago. Gaur egun, zortzi dira bertan dauden euskal presoak. Horien artean Didier Aguerre amikuztarra, hogeita zortzi urte preso daraman Xistor Haranburu eta larriki eri den Ibon Fernandez Iradi.

Zazpi dira azken asteotan frantziar Gobernuak hurbildu dituen euskal presoak. Azken hiruak Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria izan dira. Azken horrek, heldu den astezkenean bukatuko du zigorra eta Mont-de-Marsango presondegitik aterako da.