Kazeta

Kotte Ecenarro, Euskal Elkargoko lehen lehendakariordea

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak Peyuco Duharten segida hartuko du. Donibane Lohizuneko auzapeza zendu zenez geroztik, lehen lehendakariordearen kargua hutsik zegoen.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza bere toki berrian jarri zen larunbatean. © Isabelle Miquelestorena
Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza bere toki berrian jarri zen larunbatean. © Isabelle Miquelestorena

Euskal Elkargoko ordezkariek lehen lehendakariordea bozkatu zuten martxoaren 10ean iragan zen batzordean. Orotara, 206 hautetsi presente zeuden eta horietariko 198k Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezaren alde bozkatu zuten.

Ecenarrok iazko abenduan zendu zen Peyuco Duharten segida hartuko du. Sozialistak bere lehen hitzak Duharten omenez erran zituen. Oraingoz, ez dira Ecenarroren ardurak ezezagutzen. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak banatuko ditu.

Larunbateko ekimenean beste hiru hautetsik kontseilarien karguak hartu zituzten. Bertrand Harispe Aldudeko auzapeza eta Christian Berzaitz Bildoze-Onizepeakoari ongietorria eman zieten. Horiek kargua hartu dute aipaturiko herrietako auzapezen heriotza dela eta. Halaber, Maitena Peirutaz Arrangoitzeko auzapezordeak Philippe Etxeberria auzapezaren lekua hartu du.