Laurogehi eta hamaika urte zituen eta sakabanaketa politikarengatik, ia hamarkada oso bat zeraman bere bi semeak ikusi gabe. Ion eta Unai Parot euskal presoen ama joan den ostiralean zendu zen. Antonia Navarro Ortuñoren ehorzketak martxoaren 17an iraganen dira Altzürükün, arratsaldeko 3 orenetan. Bisitak egin daitezke 15era arte Baigorriko beila etxean.
Justizia frantsesak bizi osorako kondena bat ezarri zion Ion Paroti, eta jadanik 28 urte egin ditu kartzelan. Bere 5. baldintzapeko askatun eskariari uko egin dio berriki. Anaia, Unai, Estatu Espainiarreko Puerto IIIko presondegian dago. 40 urteko kartzela zigorra du berak.
Euskal Herria
Gaskoiaren aldeko lasterketak etapa bat du Xiberoan
Kirola
Esklerosi anizkoitzaren kontrako borroka argitan emanen dute Biarritzen eta Kanbon
Euskal Herria
Lapurdiko Haur Kantu Txapelketa ospatuko da igandean
Kultura
Pasaiako badia kolore, soinu eta usain bereziz jantziko du Itsas Festibalak
Mundua