
Zigor Garro euskal preso politikoaren ama den Paki Perez zendu zen urtarrila bukaeran. Bere ehorzketak Oreretan (Gipuzkoa) iragan ziren urtarrilaren 29an. Urte luzaz Ipar Euskal Herrian bizi izan zenez, omenaldi bat egin nahi izan diote Zokoan otsailaren 15ean. Garrori baimena eman diote ekimenean presente izateko.
2006az geroztik preso dago Zigor Garro. Lozere eskualdean atxilotu zuten Marina Bernardo eta Ekain Mendizábalekin batera. Parisko Krimen auzitegiak hamazazpi urteko kondena agindu zion Garrori 2014an.
Iaz Estatu frantsesak, beste sei presorekin batera, DPS bereziki zaindu beharreko presoaren estatusa kendu zion Garrori.

Euskal Herria
Baionan ikasten ari den herritar batek frantziar lurraldea uzteko agindua errezibitu du

Ekonomia
Duplomb legearen kontrako kanpainak 1,5 milioi izenpedura bildu ditu hamaika egunetan

Kultura
Irisarriko kabalkada, arraileria, kritika eta irria

Euskal Herria
Poliziari «gertakari susmagarrien berri emateko» herritarren sarea ehundu nahian

Euskal Herria