
Biarritzeko baserri batean sortua, 1927an, Jean Nespriasek bizi osoa eman dio dantzari. Euskal dantzari, hark argi uzten zuen bezala. Transmisioa hari, dantza talde bat baino gehiago sortu zituen eta eskoletan ibiltzen zen urratsak irakasten. Astelehenean hil zen, 91 urterekin. Ehorzketak Baionako San Andres elizan izanen dira, heldu den ostiralean, 10.15etan.
Angeluko Orok Bat sortu ondoren, Orai Bat bilakatu zena, Erro Bat taldea osatu zuen Baionan. Dantza zuen ogibidea 1955etik aitzina. Eskola eta elkarteetan ibili zen irakasten. Gazteria eta Kirol Ministeritzako arte eta tradizio herrikoien kontseillari tekniko eta pedagogikoa izan zen. Txistua irakasten ere ibili zen, berandu arte.
Mizel Théret-k 2011n sortu zuen "Oroitzen naiz" obran parte hartu zuen, Philippe Oyhamburu eta Koldo Zabalarekin (2014ean hila) batera. Hirukote horren lanari egindako omenaldi bat izan zen hura.
Kateekin ateak hauts: Nafarroaren Egun berri bat ospatzeko prest da Baigorri

Euskal Herriaren alde erori zirenak memorian iltzatzeko margolana erakutsi dute Baigorrin

Urruña eta Hendaia arteko itsasertzeko bidexka hetsi dute

La Negresse karrikaren berrizendapen bitxia: L'Alegresse izena garaile herri-kontsultan
