Kabaret gau bat Lurzaindiaren alde

Otsailaren 3an iraganen da Muskildin 9etatik goiti. Arrokiagako Ezkanda etxaldea erosteko baliatuko du dirua Lurzaindiak.

kazeta|2018/01/31 10:00|0 iruzkin
Cabaret
Bizkotxak eskainiak izan dira.jpg

Kabaret gau bat. Hori da Lurzaindiak otsailaren 3rako antolatu duena. Muskildin iraganen da, eta Arrokiagako Ezkanda etxaldea erosteko baliatuko du dirua sozietateak.

Egitarau berezi bat finkatu du horretarako. Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Jean-Mixel Bedaxagar, Mirentxu Aguerre eta Xabier Itzainak parte hartuko dute bertan.