Kazeta

Hervé Jonathan Baionako suprefeta berria izendatu dute

Catherine Séguinek bere kargua utzi ondotik, Hervé Jonathanek segida hartuko du.

 Jonathan Hervé Pirinio Atlantikoetako suprefeta berria.
Jonathan Hervé Pirinio Atlantikoetako suprefeta berria.

Catherine Séguin Gerseko prefeta izendatua izan ondotik, Hervé Jonathan Baionako suprefeta karguaz arduratuko da. Urtarrilaren 22an izendatu zuten, hain zuzen.

Jonathan Centre-Val-de Loire eskualdeko suprefeta zen 2015az geroztik. Berrogeita hamasei urteko Marseillako herritarra Rochechouarteko suprefeta izan zen ere 1994an.