Kazeta

Ibon Iparragirre Arrasateko Aita Menni erietxean dago

Larriki eri den Ibon Iparragirre Arrasateko Aita Menni erietxera ailegatu da urtarrilaren 19an, Etxeratek jakinarazi duenez.

Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Bilbon. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Bilbon. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Berrogeita zortzi orduko leku aldaketaren ondotik, Arrasateko Aita Menni erietxera ailegatu da Ibon Iparragirre, Etxeratek baieztatu duenez.



Nahiz eta bere osasun egoera okerra izan, auto arrunt batean lekualdatu dute. Hasiera batean, arratsalde honetan ailegatuko zela azaldu zuen Etxerat elkarteak. Azkenean, aurreikusi baino lehenago iritsi da Euskal Herrira.

"Ibon Iparragirreren lekualdaketa "luzea eta gogorra" izan dela deitoratu du elkarteak. Hori dela eta, Estatu espainiarreko Presondegi zuzendaritzari "berriz ere ankereriaz jokatzea" leporatu dio euskal presoen eskubideen aldeko erakundeak.