Kazeta

Ibon Iparragirre Arrasateko Aita Menni erietxerako bidean

Ibon Iparragirre bihar arratsaldean ailegatuko da Arrasateko Aita Menni erietxera, Etxeratek jakinarazi duenez. Euskal Herrira ailegatzeko "ohiko lekualdatzea" pairatzea "gogor " salatu du elkarteak.

Ibon Iparragirreren aldeko ekimena iruditan.
Ibon Iparragirreren aldeko ekimena iruditan.

Ibon Iparragirre Alcala Mecoko presondegitik atera zen urtarrilaren 18an, 17.00ak aldera. Urtarrilaren 19an, 16.00etatik aitzina Aita Menni ospitalera ailegatuko dela uste du Etxeratek. Ibon Iparragirreren lekualdatzea "luzea eta gogorra" izanen dela deitoratu du elkarteak agiri baten bidez. Hori dela eta, "kezkaturik eta haserre" dagoela adierazi du.

"Ibon modu zuzenean anbulantzia batean  Arrasatera ekartzea baztertu dute", salatu du Etxeratek. Madriletik atera ondotik, Zaballako (Alaba) presondegian geldialdia egin behar zukeen preso ondarrutarrak.

Gotzon Iparragirrek aitortu zuen bezala, Arrasatera lekuz aldatzeko moduak keztatzen dio. "Nola eramanen dute, anbulantziarekin? kamioarekin? Moralki indartsua bada ere, fisikoki hauskorra da", aipatu zuen.

2010ean atxilotu zutenez geroztik, bere osasun egoerak okerrera egin du. Behin eta berriz egin dizkioten osasun frogek bere egoera larria dela frogatu dute. Bere senideek aldarrikatzen duten gauza bakarra da "Ibonek bere azken egunak familiarekin igarotzea".