Kazeta

Roger Torrent, Kataluniako Legebiltzarreko presidente berria

Kataluniako Parlamentu berria osatu eta ganberako presidentea hautatzeko saioa iragaiten ari da urtarrilaren 17an. Bigarren bozketan lortu duen gehiengo soilari esker, Roger Torrent (ERC) Legebiltzarreko presidentea izendatuko dute.

65 boz eskuratu ditu Roger Torrentek.
65 boz eskuratu ditu Roger Torrentek.

ERCko Roger Torrent eta Ciudadans alderdiko Jose Maria Espejo Saavendra Legebiltzarreko presidentearen kargurako lehiatu dira. Nahiz eta lehenengo bozketan Torrentek boz gehien lortu dituen, bigarren bozketa bat egin behar izan dute inork ez baitu gehiengo osoa lortu. Bigarren bozketan Torrentek 65 boz eskuratu ditu, Espejo-Saavendrak, ordea, 56. Bederatzi boz zuri zenbatu dituzte.

Hautetsi zaharrenak eta bi gazteenek osatu duten adineko mahaiak diputatu espetxeratuen boto delegatua onartu du. Hori dela eta, Oriol Junquerasek Marta Roviraren (ERC) esku utzi du boza. Jordi Turullek Sanchez eta Fornen izenean bozkatu du.

Presidentea hautatu ondotik, mahaiaren gainerako ordezkariak bozkatuko dituzte. Josep Costa (JxCat) lehen presidenteordea hautatu dute eta Espejo-Saavedra (Ciudadans bigarrena. Idazkariei dagokienez, ondokoak aukeratu dituzte: Eusebi Campdepadrós (JxCat), David Pérez (PSC), Joan Garcia (Ciudadans) eta Alba Vergés (ERC).


Goizeko 11.00etan hasi den saioa segitzeko herritar andana bat elkartu da Legebiltzar ondoko plazan.