Kazeta

Nicole Belloubet: Lehen aldiz, marko bat dago lege arruntaren arabera urratsak emateko

Nicole Belloubet Justizia ministroa euskal presoen hurbilketari buruz mintzatu da urtarrilaren 17an France Inter komunikabidean.

Nicole Belloubet France Inter komunikabidean urtarrilaren 17an.
Nicole Belloubet France Inter komunikabidean urtarrilaren 17an.

Txetx Etxeberri bakearen artisauak Sud Ouest egunkarian egindako adierazpenei buruz hitz egin du Nicole Belloubet Justizia ministroak France Inter irratian. Justizia Ministerioak euskal presoen hurbilketarako akordio bat lortu duen galdegin dio kazetariak. "Kontutan hartzen eta lantzen" duten egoera dela argi utzi du Belloubetek.

"Askotan leporatu digute ez ginela aski aktiboak gai horrekiko. Azpimarratu nahi dut, nire Ministerioak DPS [Bereziki seinalatua den presoa] estatusa kendu diela hainbat euskal presori eta horrek hurbilketa ahalbidetzen duela. Orain, kasuz kasu euskal presoek burutu dituzten eskaerak lantzen ditugu. Lehen aldiz, argia den marko dago lege arruntaren arabera urratsak emateko", azaldu du Justizia ministroak.