Naiz-en sartu zara Google-(r)en bitartez. Erabil ezazu ondorengo esteka Google-(r)en saioa ixteko.
Naiz-en sartu zara Facebook-(r)en bitartez. Erabil ezazu ondorengo esteka Facebook-(r)en saioa ixteko.
Sute bat piztu da Seaskak Kanbon duen egoitzan urtarrilaren 10ean. Ez da zauriturik izan. Suhiltzaileak bertan daude.
Goizeko 08.37ean suhiltzaileak deitu dituzte Seaskak Kanbon dituen bulegoetan piztu den sutea itzaltzeko. Langile guztiak onik atera dira.
Beheko solairuko gela batean piztu da sutea. Artxiboak gordetzen zituzten gelan, hain zuzen.
Hazparne, Kanbo, Angelu eta Ahurtiko hogeita bost suhiltzaile lanean ibili dira ordu batez sua itzaltzeko. Sutea "aski bortitza" izan dela azaldu du horietariko batek. Sutea kontrolpean dutela dio. Oraingoz, jatorria ezezaguna da.
Sutea beheko solairuko gela batean piztu da, suhiltzaileak 08.37ean deitu dituzte eta bertan segitzen dute https://t.co/yfgRxwyN2D pic.twitter.com/0aQVaR1PcR
— kazeta.eus (@kazetaeus) January 10, 2018
EDUKIA IRAKURTZEKO KLIKATU IZENBURUAN (ez giltzan).
Ikur hau duten albisteak ordaindu beharrekoak dira, harpideduna izan behar duzu horiek irakurtzeko. Baina erregistratzen bazara, opari gisa ordaindu beharreko albiste bat doan izango duzu egunero. Informazio gehiago hemen.