Kazeta

Catherine Séguin suprefetak bere kargua utziko du

Catherine Séguin Gerseko prefeta izendatu dute. Hori dela eta, Baionako suprefeta kargua utziko du.

Catherine Séguin Pirinio Atlantikoetako suprefeta izendatu zuten 2016ko apirilean. © Isabelle Miquelestorena
Catherine Séguin Pirinio Atlantikoetako suprefeta izendatu zuten 2016ko apirilean. © Isabelle Miquelestorena

Catherine Séguin Baionako suprefetak kargua utzi beharko du Gerseko prefeta izendatua izan ondoren, Sud Ouest egunkariak plazaratu duenez. Séguinek Patrick Dallennesen segida hartu zuen 2016ko apirilean.

Séguinek Pierre Ory prefetaren lekukoa hartuko du Gersen. Baionara ailegatu baino lehen, Saôn-et-Loire prefekturako idazkari nagusia eta Macôn barrutiko suprefeta izan zen 2013az geroztik.  

Oraingoz, departamenduko suprefeta berriaren izena ezezaguna da.