Leonie Aguergaray

ONDAREA, GARAPENA ETA EZAGUPEN OFIZIALA

Maulen, enpresa arduradun batzuek adierazi dute eskualdetako kalitatezko ekoizpenak beharrezkoak zirela tokiko ekonomiarentzat. Kiwi-Adour, Marseille ko xabua, Laguiole nabelak, Bretainako harribeltza, Limoges-eko toska, Euskal oihala, eta Ossau Iraty sor markako ordezkariak bertan ziren.

Leonie Aguergaray iruditan.
Leonie Aguergaray iruditan.

Espartinaren eztabadaren berme, Mauleen izan den mahain üngürü batetarat kümit ziren ekonomia sail desberdinetako enpresa ardüradün zonbait. Horietan : Kiwi-Adour, Marseille ko xabua, Laguiole nabelak, Bretainako harribeltza, Limoges-eko toska, eta Euskal oihala. Ossau Iraty sor markako ordezkariak  ere bere jakilegoa eskentü deikü.

Sarhitz gisa, bakotxak adosten züan behar beharrezkoa dela gure esküldetan diren  kalitatezko ekoizpen berheziak  zaintürik izan ditian  ezagütza ofizial baten bidez: AOC, AOP, IGP,STG, Label gorri edo  Laborantxa Biolojiko.

Helbürüak  argi dira:
- Herrialde bakotxak düan ondare eta jakitatearen zaintzea
 -Kalitatezko mozkinen ekoiztea
-Ekoizte horien lanbideen süstatzea
-Kuntsumizaleari informazio leial   baten eskentzea
-Mündüko merkatü zoin gehiagokari bürü emaitea
Horik oro, baldintza eta kontrola zorrotzer jarraikiz.

Kiwi Adour – Nahiz eta kiwia Xina edo Zelanda berriko früta den, Kiwi Adour-ek bere bidea egin dü sail hortan. 1965 ean kiwia sartü eta hedatü da eremü zabal batetan.  Ehün bat ekoizleek beren indarrak jüntatü dütie  Label gorriaren  esküratzeko 1992 an, eta IGPa 7 urte berantago.  Egünko egünean, Franziako merkatüa 70 000 tonakoa delarik, Kiwi Adour ek, hortarik % 11a egiten dü. Label gorri eta IGP aren barne saltzen dü orotarat 2 800 bat tona. Lan horien ororen  joanarazteko: leküko  100 bat ekoizle, horiekin   denbora osoz  lanean ari diren 550 jente , gei  früta biltze sasuan, 750 urtarokoak.

Marseillako xabuak haatik, ez dü holakorik. Beste bürü hauste mota bati lotürik da: Provence eskualdean, ohizko lantarez eta molde berhezian eginik zen xabu famatüak ez dü ofizial ezagüpenik . Oraiko egünean, arrauetarik kanpo, induztrialki Italian eginik den xabua, Savon de Marseille izenaz  eta itxuraz prebalitzen da bere merkatüaren hedatzeko mündü osoalat. Marseillako xabu egileen batarzüna güdükatzen da bere markaren esküratzeko.

Laguiole izeneko nabela berheziak ere badü zer erran sail hortan. Aveyron bortü eskualdean den herri honek 1200 jente dütü.  1820 urtean altexean, nabela egiteko lantegi eraiki dü, aroztegi eta beste eskü lanetan, leküan berian nabela oso baten egiteko. Lehen gerlak oro desegin eta, lantegiak zerratü ziren. 1987 an, enpresa bürü eli batek deliberatü  ziren berriz lanari lotzea. Bortü eskualde hontan,  orai, Laguiole  nabelagintza 110 jenteen lanbide da.   Bena, Xinatik eta Pakiztanetik  jinik, gaitzeko  konkürrentziari bürü eman behar düe eta auzitan sartü, auzapeza aitzinean, zeren beren herriaren izena ere ebatsirik izan  beizaie  jokü tzar  hortan.

Bretainako harribeltza herri aberastarzüna da aspalditik, eta bizibide. 20 lantegiek- geihenak familiek kudeatürik- orotarat, 700 bat enplegü dütie. Ikustez Xinatik eta Europa hegoaldetik jinik  konkürrentzia latzak pekoerrekalatüko zütiela, auzietan sartü dira gogorki harrobi jabeak, politika kargüdünak eta herritarrak. Ezagüpena esküratü die 2017 ko urtarilan “   IG Granit de Bretagne”.

Limoges-eko toskak ere bere ixtoria, berhezitarzüna eta jakitatea zaintü dütü IG ezagüpenaren bidez. Sail berhezi hortan ari diren 900 lan postüak etxeki dütü.

Euskal oikalak  Oihalgintzan batzen diren  bizpahiru enpresak, “ Ohizko Euskal oihal egile zindikata” eraiki die IG baten esküratzeko, departamentü mailan. Orotarat, 40 bat lan postü kudeatzen dutie.

AOC Ossau-Iraty ere aipatürik  izan da. Berheziki, nola 1971 eko ezne krisaren ondoamenez, filierra egitüratürik izan zen. Heben ere, herri ixtoria eta gizaldiz gizaldi laborarien jakitatearen eta bizi moldearen  berme, agertü zen ekoizleen bizibide eta kontsomizaleen kalitatezko mozkin baten egiteko nahia.