KAZETA

Euskal Herria Zuzenean eguraldiari aurre egiteko prest

Lekorneko festibaleko antolatzaileek eguraldiaren gora beherengandik babesteko moldaketak egin dituzte.

EHZko antolatzaileak ikusgarriak xapitopean antolatzen saiatzen dira. © Isabelle MIQUELESTORENA
EHZko antolatzaileak ikusgarriak xapitopean antolatzen saiatzen dira. © Isabelle MIQUELESTORENA

EHZk ez du idortea ezagutzen, ez urarena ezta ideiena ere. Heldu diren egunetarako aro ikerleen euri iragarpenen aitzinean, Lekorneko festibaleko antolatzaileek hiru egunentzat prestatutako egitaraua mantentzen dute.

"EHZren 22. edizioa iraganen da aurten. Azken egunetan eguraldi txarrak arazoak sortu badizkigu ere, momentuko, festibala bertan behera uztea ez da aurreikusia", argitu dute gazteek festibalaren idekitzearen bezperan. Tenoreak eta guneak pixka bat aldatuko badira ere, teknikoki haien esku den guzia egin nahi dute festibala ahalik eta baldintza onenetan iragan dadin. Festibal zaleek zangoak idorrak atxikitzeko egin ahala egiten dute antolatzaileek.