Kazeta

Lasserre eta Capdeviellen arteko lehia bigarren itzulian

Emmanuel Macronen alderdiak bosgarren hautesbarrutiko bozen gehiengoa eskuratu du. Hiri nagusietan, Baiona eta Angelu bezalakoetan, Lasserre garaile agertu da. Gaur egungo diputatua den Colette Capdevielle bigarren agertu eta, lehia zuzenean izango da Lasserrekin bigarren itzulian.

Florence Lasserre bosgarren hautesbarrutiko hautagaia. ©Isabelle Miquelestorena
Florence Lasserre bosgarren hautesbarrutiko hautagaia. ©Isabelle Miquelestorena

Emmanuel Macronen La République en Marche alderdiak garaipen argia lortu du bosgarren hautesbarrutian. Hain zuzen, Florence Lasserre hautagaiak bozen %37,11a eskuratu du. Gaur egun diputatu sozialista bigarren agertu da lortu dituen bozen %13,24arekin. Lehen aurreikuspenak ezagutu bezain laster, Florence Lasserre "soleitua" sentitzen dela adierazi die Euskal Irratiei.

Bosgarren boz guneko hiri nagusietan Emmanuel Macronen alderdia garaile agertu da. Hala nola, Baionan, non parte hartzea %49koa izan den, Lasserrek bozen gehiengoa eskuratu du.

Angelun, Lasserre ere lehen indarra agertu da, baina, Errepublikanoak alderdiko Caroline Oustalet bigarren gelditu da lortu dituen bozen %15,60ari esker. Bigarren itzuliari begira, bozkatzeko deia nori zuzenduko duen galdegiterakoan, ez duela gomendiorik emanen azaldu du Euskal Irratietan. Nabarmendu duenez, bigarren itzulira pasatzea lortu duten biak Macronen aldekoak dira. Colette Capdevielle, ordea, hirugarren gelditu da Lapurdiko hirian bozen %11,55arekin.

Orokorrean lortu dituen emaitzekin "satisfos" sentitzen dela aitortu du diputatu sozialista ohiak. Bere lehen helburua lortu duela aipatu du, hots, bigarren itzulira sailkatzea. Bere aburuz, bosgarren boz gunean hamabost hautagai aurkeztu direla kontutan hartuz, gehiengoa lortzea "konplikatua" zen.

Bigarren itzulia baino lehen abstenitu direnengana jo nahiko lukeela dio Capdeviellek. France Bleun eginiko adierazpenetan, bost urte hauetan boz gune osoan egin duen lana goraipatu du. Ildo horretatik, Bastida bezalako herrietan lortu duen emaitza nabarmendu du. "Herritarrek zer nahiago dute diputatuen artean itoko den hautagaia edo herritarrak ordezkatuko dituen emazte bat?", galdetu du sozialistak.

 

V. HAUTESBARRUTIA
(Ipar Lapurdiko kantonamenduak -Baiona eta Angelu barne- eta Nafarroa Behereko hainbat herri biltzen dituen hautesbarrutia )
 
Hautagaiak   Botoak %
Laurence Hardouin
(EH Bai)
2.675 %5,66
 
Florence Lasserre-David (LREM) 17.528 %37,11
 
Rémy Iroz (Résistons!) ) 388 %0,82
 
Caroline Oustalet (LR) 5.353 %11,33
 
Jean-Claude Labadie 578 %1,22
 
Laurent Marlin
(EAJ-PNB)
397 %0,84
 
Yves Ugalde (UDI) 1.647 %3,49
 
Jérémy Farge (FI) 4.942 %10,46
 
Jean-Michel Iratchet (FN) 3.378 %7,15
 
Thibault Pahias
(EE-Les Verts)
1.994 %4,22
 
Pascal Lesellier (DLF) 494 %1,05
 
Colette Capdevielle (PS) 6.253 %13,24
 
Romain Doïmo (UPR) 248 %0,53
 
Marie José Rivas (FG) 1.130 %2,39
 
Philippe Bardanouve (LO) 225 %0,48
 
Bozak Zuriak Baliogabeak % abstentzioa
48.151 619 302 %47,08
*Beltzez bigarren itzulira pasako diren hautagaiak.