Ipar Euskal Herriko bi herriei hondamendi izaera onartu die Pirinio Atlantikoetako prefekturak. Hots, Larraine eta Santa Graziri. Uholdeak, lurreko euri urak, lur-eroriak eta beste hainbat kalte eragin zituen euriak urtarrilaren 15etik 18ra.
Xiberoko bi herrietan eragindako kalteak natur hondamenditzat jotzen dituzten dekretua argitaratu zuten apirilaren 28an Aldizkari Ofizialean. Horiek horrela, bere garaian kalte-ordainak eskatzeko tramiteak egin ez dituzten kaltetuek hamar eguneko epea dute beren asurantza etxean eskaera aurkezteko.
Hona hemen egun horietako uholdeak iruditan.
Euskal Herria
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Euskal Herria
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Euskal Herria
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Euskal Herria
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Kultura