Kazeta

Ipar Euskal Herriko auzapezei gutun bat bidali die Etxarri kolektiboak

Etxarriko AFMR zentroko salmentaren kontra sortu duten kolektiboak Ipar Euskal Herriko 158 herrietako auzapezei gutun-mozio bat bidali die. Gaiari buruzko iritzia eskatzeaz gain, laguntza galdegin die taldeak.

Etxarriko AFMR zentroko salmentaren salaketa. ©Bob EDME
Etxarriko AFMR zentroko salmentaren salaketa. ©Bob EDME

Etxarri kolektiboak bere helburuaren alde lanean segitzen du. Hots, "AFMR Etxarriko gune historikoaren salmenta ezeztatu eta lurraldeetako balore humanisten tresna bultzatzailea berreskuratu". Horretarako, Ipar Euskal Herriko auzapezak interpelatu ditu taldeak.

Bide judiziala jorratzen segitzen duela azaldu du kolektiboak. Halaber, mobilizazioak burutzen segitzeko prest dela nabarmen du eta, bere helburuarekin bat egin nahi duten eragileak batzen jarraitzen duela aipatu du.

Ildo horretatik, aitzin pausu bat eman eta Ipar Euskal Herriko 148 herrietako auzapezei gaiari buruzko iritzia galdegin die. Ildo beretik, laguntza eskatu die. Gutun-mozioak kolektiboaren desmartxaren berri eman du. Auzapezei hori izenpetzea eta kolektiboari apirila bukaera baino lehen berriz bidaltzea eskatu die.