Kazeta

Euskararen aldeko ihauteriak antolatuko ditu Reptou eskolak

Miarritzeko Reptou eskola publikoak otsailaren 16an, ostegunean, 10.00tatik aitzina, ihauteriak antolatuko ditu.

Zanpantzarraren auzia antolatuko dute ekimenean.
Zanpantzarraren auzia antolatuko dute ekimenean.

Eskolako irakasle taldeak eta Fal kolegioko euskara irakasleak bi helburu dituzte. Alde batetik, Euskal Herriko hizkuntzari, kulturari eta ondareari garrantzia eman nahi diete, klaseko ingurumenetik ateratuz. Baita ere, Biarritzen euskarak errealitate bat ukaiten ahal duela erakutsi nahi dute. Bestetik, lehen eta bigarren mailen artean euskarazko irakaskuntzari segida iraunkor bat proposatzeko ekintza anitzak plantan eman nahi dituzte.

Desfilea eskolatik abiatuko da. Faleko seigarren eta bosgarreneko klase elebidunek parte hartuko dute Reptoukoekin. Petricot auzoan itzuli bat eginen dute, animazio musikala proposatuz. Eskolan bukatuko dute Zanpantzarren auziarekin eta haren saihestezin erretzeko kondenarekin. Auzia eta gero, Fal kolegiorat igoko dira eta jantegian bazkari bat partekatuko dute. Arratsaldean, animalien ihauteriari buruz asmatutako ikusgarria eginen dute.