Kazeta

Askaria zuzenean Itsasun

Otsailaren 12an Itsasun, EHZ eta Goxoki gaztetxeak "Askaria zuzenean" ekimena antolatuko dute.

Anari Itsasun izanen da otsailaren 12an.
Anari Itsasun izanen da otsailaren 12an.

Datorren otsailaren 12an, igandearekin, hitzordu amankomun bat antolatuko dute EHZ eta Itsasuko Goxoki gaztetxeak. "Askaria zuzenean" izena eman diote ekimenari. Izan ere, Itsasuko Sanoki gelan afrikar dantzak ikusteko eta ikasteko parada ukan dute hartaratuko direnek.

Horrez gain, liburutegi alternatibo bat, haurren xokoa, eta eztabaida bat izanen dira. Arrastiria ongi bukatzeko, Anarik kontzertu bat eskainiko du bere taldearekin, beren azken lana aurkeztuz. Hitzordua arratsaldeko 16.00 orenetan emana dute antolatzaileek.