Kazeta

Euskal Selekzioak Tunisiaren kontra jokatuko du abenduaren 30ean

Euskal Selekzioa aurten Tunisiaren kontra arituko da ohikoa den futbol partidan. Lagun arteko ekimena abenduaren 30ean iraganen da Bilboko San Mamesen.

Euskal Selekzioak Tunisia izan zuen aurkari 2011n.
Euskal Selekzioak Tunisia izan zuen aurkari 2011n.

Euskal Selekzioak lagun arteko futbol partida jokatuko du Tunisiako selekzioaren kontra heldu den abenduaren 30ean, Bilboko San Mames futbol zelaian.

Modu honetan, Euskal Selekzioak eguberriko ohiko partida jokatuko du beste behin, eta bigarren aldiz egingo du Tunisiaren kontra. 2011ko abenduaren 28an ere jokatu zuen, San Mamesen, 0-2 galduz.

Euskal Selekzioak jokaturiko azken partida 2015eko abenduaren 26an izan zen, Bartzelonan, Kataluniaren aurka, eta 0-1 irabazi zuen.