Kazeta

Baionako bestak: afixen lehiaketa abian da

Baionako besten afixen lehiaketa abiatu du Herriko Etxeak. Hautagaiek abenduaren 5a arte dute beren proposamenak bidaltzeko.

Iaz lehen saria jaso duen afixa. ©Isabelle Miquelestorena
Iaz lehen saria jaso duen afixa. ©Isabelle Miquelestorena

Heldu den urteko Baionako bestak uztailaren 26tik 30era iraganen dira. Ospakizunak irudikatuko dituen afixa zein den erabakitzeko desmartxa abiatu du Herriko Etxeak. "Egile grafikoak", profesionalak eta ikasleak lehiaketan parte hartu dezakete.

Parte hartzaileek beren ekoizpenak abenduaren 5a arte bidaltzen ahal dituzte. Aurkezpen txostenak bakarrik posta elektronikoz bidali daitezke (communication@bayonne.fr). Herriko Etxeak hamar proposamen hautatuko ditu. Ondotik, Besten batzordeak begiztatuko ditu. Hamar horietatik bost egileei besten afixa lantzea eskatuko die.

Bostak landuko dituzten proposamenak publikoki aurkeztuko dituzte. Batzordeak eta herritarrek horietarik bat hatatuko beharko dute boz bidez. Alde bakoitzaren bozak %50eko balioa izanen du. Lehiaketa irabaziko duenak 4.000 euroko saria lortuko du. Beste lauek 500 euro jasoko dituzte.