Kazeta

Aitzinak Euskal Herrian "ikasi, lan eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu du

Estatu frantseseko egun nazionalaren karietara, Aitzina mugimenduak manifestazioa antolatu zuen uztailaren 14an Donibane Lohizunen. Euskal Herri burujabea aldarrikatu zuten ekimenean parte hartu zuten 250 bat herritarrek. 


«Guk Euskal Herria!» lelopean egin du manifestazioa Aitzinak. (Arantxa MANTEROLA) «Guk Euskal Herria!» lelopean egin du manifestazioa Aitzinak. (Isabelle MIQUELESTORENA)
«Guk Euskal Herria!» lelopean egin du manifestazioa Aitzinak. (Arantxa MANTEROLA) «Guk Euskal Herria!» lelopean egin du manifestazioa Aitzinak. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Donibane Lohizuneko plazatik abiatu zen Aitzinak antolatutako manifestazioak 250 lagun inguru bildu zituen, GARAren kontaketaren arabera. Ekimena "Guk Euskal Herria" lelopean iragan zen. Donibane Lohizuneko karrikak zeharkatzeaz gain, parte hartzaileek hainbat ekintza burutu zituzten.

"Ikasi, lan eta bizitzeko, guk Euskal Herria" leloa zuen pankarta buruan zela, "Hau ez da Frantzia, Euskal Herria da", "Gure hautua Euskal Herria", "Independentzia" eta antzeko oihuak egin zituzten manifestariek.



Manifestazioa iragaiten zen bitartean parte hartzaileek leloarekin bat egiten zuten ekintzak burutu zituzten. Hala nola, etxe agentzia batetik pasa zirenean espekulazioaren kontrako hainbat pegatina itsatsi zituzten gainean. Gazteek Euskal Herrian etxebizitza bat eskuratzeko duten arazoari erreferentzia egin nahi izan zioten.

Halaber, hondartzaren ondotik iragatean, presoen etxeratzearen aldeko murala margotu zuten. 
Bukaerako ekitaldian, Euskal Herri burujabe batean bizi nahi dutela aldarrikatu zuten gazteek.