Kattin Chilibolost
Elkarrizketa
Eñaut Elorrieta
Ken Zazpiko kantaria

"Musika amu bezala, beste kulturetara eta gure herriaren historiara joateko"

Urtarrilaren 22an, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariak Urruñako Itsas Mendi zinema gelan izanen dira eta 23an, Lekorneko Hodi Alde gelan. Badu bi urte eskolaz eskola ari direla Baga Biga Higa proiektuaren bidez euskal kantagintzaren azken hamarkadetako bilakaera aurkezten. Usaia duten bezala, Urruñako emanaldian ere hitzaldia kantuekin tartekatuko dute. Helduak, gazteagoekin batera, Euskal Herriko historiara kantuz hurbil daitezen.

Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko kantaria, Baga Biga Higa emanaldiarendako Urruñara etorriko da. © Gorka RUBIO
Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko kantaria, Baga Biga Higa emanaldiarendako Urruñara etorriko da. © Gorka RUBIO