Idoia ERASO

Maskaraden lehen emanaldia urtarrilaren 17an antolatuko dute Sohütan

Urtarrilaren 10ean iragan behar zuen lehen maskarada bertan behera gelditu zen ehorzketa baten eraginez. Lehen emanaldia Sohütan antolatuko dute urtarrilaren 17an.

Maskarada Barkoxen.
Maskarada Barkoxen.

Sohütan urtarrilaren 10ean egitekoa zen maskarada bertan behera geratu zen. Maskaradan parte hartzekoa zen bizilagun baten heriotza dela eta hartutako erabakia dela adierazi du Euskal Irratiak. Hileta atzo egin zen.

Urtarrilaren 10ean Sohütan egitekoa zen lehen agerraldia, eta Hoki auzoan azkena, apirilaren 10ean. Bitartean, beste hamabi herritan ibiliko dira Gathuzaina, Zamaltzaina, xorrotxak eta beraien lagunak. Lehen emanaldia Sohütan antolatuko dute urtarrilaren 17an. Egutegiaren aldaketaren eraginez, urtarrilaren 17ko antolatua zen Espeizeko emanaldia ezeztatua da. Gainerateko guztiak mantenduak dira.

Errejenta lana Battitta Berrogainen esku geldituko da, eta dantza arloaren gidaritza Julie Ahaspek hartu du. Hamahiru urte iragan dira gazte sohütarrek lan hori egin zuten azken alditik, eta beraz estreinaldia herrian egin zenetik. Aldiz Hokin izan da maskaradaren lehen emanaldia berrikiago, Sohütako auzo honetan hasi baitzen urteroko ibilbidea 2012an. Inauteri berezi hauek antolatzeko herririk ez zela aurkeztu eta hutsunea betetzeko Xiberoako Ikastoletako Ikasle Ohiak elkartearen esku gelditu zen antolakuntza.

Mantenduak diren emanaldien egunak :

Urtarrilaren 17an: Sohüta
Urtarrilaren 24ean: Muskildi
Urtarrilaren 31n: Iruri
Otsailaren 7an: Maule
Otsailaren 9an: Atarratze (astearte gauaz)
Otsailaren 14an: Urdinarbe
Otsailak 24an: Arrokiaga
Martxoak 6an: Mitikile
Martxoaren 13an: Idauze
Martxoaren 20an: Santagrazi
Martxoaren 27an: Barkoxe
Apirilaren 3an:  Aloze
Apirilaren 10ean: Hoki