Justine GIRAUDEL

Euskal monetak 30. aldagunea estreinatu du

Angeluko Miam Z'elle ostatua euskal monetaren 30. aldagunea bilakatu da.

Euskal moneta 2013. urtean sortu zen. ©Isabelle Miquelestorena
Euskal moneta 2013. urtean sortu zen. ©Isabelle Miquelestorena

Euskal Moneta elkarteak bere sarea handitu du. Gaur egun 3.000 erabiltzailek egiten dute bat euskoarekin eta elkarteak 600 laguntza hartzaile ditu. Urriaren 2an bere 30. aldagunea estreinatu du euskoak Angeluko Miam Z'elle ostatuan.

Angeluko ostatuak euroak euskotan aldatzeko aurkeztu du bere burua. Ongi kokatua denez, aldagune bilakatzeko hautatua izan da. "Gure helburua ez da aldagune bulegoak biderkatzea", esplikatu du Xabi Camino koordinatzaileak. Elkarteak beharra sentitzen den tokietan ezarri nahi ditu plantan bulegoak.

Gaur egun martxan diren aldaguneak Ipar Euskal Herri osoan kokatuak dira: Aldudetik Donibane Garazira, Maule, Senpere, Baiona edo Heletatik pasatuz.

Euskal moneta 2013. urtean sortu zen eta gaur egun Estatu frantseseko tokiko monetarik garatuena da. Udako sasoiari lotua den beherapen baten ondotik "euskoen erabilpena berriz abiatua da".