Argitxu DUFAU

Errobi zentroko langileak "soleituak" dira

Errobi zentroko langileak beren enplegatzaile berriarekin elkartu dira: Sainte-Louise elkartea, Hendaiako la Concha zentroko kudeatzailea. Hori antolaketaz okupatuko litzateke. Soldatadun batzuk kanporatuak lirateke.

 Langileak beren enplegatzaile berriarekin elkartu dira. (© Bob EDME)
Langileak beren enplegatzaile berriarekin elkartu dira. (© Bob EDME)

Irailaren 25ean, Eskualdeko Osasun Agentziak Itsasuko Errobi zentroko langileak eta oheak Hendaiako La Concha zentrora eramatea onartu ondoren, langileak beren enplegatzaile berriarekin elkartu dira. "La Concha kudeatzen duen Sainte-Louise elkarteko kide batzuekin bildu gara. Gauzak legea errespetatuz egin nahi dituzte, egin beharko dute Ugecamek [Errobi zentroko zuzendaritza] egin ez duena", aipatu du langileen ordezkaria eta CGT sindikatukoa den Sandrine Dupeyronek.

Agentziak Errobi zentroko langileen, ospitaleratze osoko hamaika ohe eta eguneko ospitaleratzeko bederatzi oheren lekualdaketa onartu du. Hendaiara bidaliko dituzten 35 langileetatik bost Eritasun Asurantza Kutxan lan eginen dute. Urriaren 1 eta 2an iragan diren banakako elkarrizketetan, la Conchak langileen "inbentarioa" egin du. "Lan kontratuen eta mugikortasun klausulen inguruko puntua egiten dute. Ondotik kanporaketak proposatuko dituzte, ekonomikoak liratekeenak", gehitu du.

Besteak azaroaren hasieran lanera itzuliko dira. "Soleituak gara. Berriz kontsideratuak sentitzen gara eta pertsonek argiki hitz egiten dute", esplikatu du. Berrogeita hamar kilometro baino gehiago egin behar dituzten langileentzat, finantziazioan eta bizi pertsonalean ondorioak eraginen dizkiete, beraientzat kanporaketa ekonomikoa aterabide on bat litzateke.

Medikuak Itsasutik joan direnetik, Errobi zentroak bere ateak hetsi behar izan ditu eta horren eraginez langileak langabezi partzialean daude. Langileak eta tokiko hautetsiak mobilizatu dira zentroko aktibitatea mantentzeko xedez, erantzun baikorrik lortu gabe. Ugecamek, zentroko jabeak, azkenean zentroa saltzea erabaki du. Soldatadunek, lekualdaketak beren bizi pertsonaletan eta ekonomikoki eraginen dituzten ondorioak salatu dituzte.