Kazeta

Greba mugimendua Chronoplus autobus sarean

CFDT sindikatuak deiturik, Chronoplus sareko langileak greban egonen dira irailaren 24an. Horren eraginez, autobus sareko zerbitzu batzuk ez dira ziurtatuak izanen.

Greba mugimenduarekin lan baldintza desegokiak salatu nahi dituzte.
Greba mugimenduarekin lan baldintza desegokiak salatu nahi dituzte.

CFDT sindikatuak Chronoplus sareko langileek dituzten lan baldintza desegokiak eta disfuntzioak salatu nahi ditu. Horretarako, langileek greba mugimendua burutuko dute irailaren 24an. Autobus zerbitzu guziak ez dira ziurtatuak izanen.

Sindikatuaren arabera, langileek ezin dute bidaiariei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko parada. Besteak beste, "lineen beranta, zerbitzu ez ziurtatuak edo autobusak beteak" direla salatu du. Hain zuzen ere, CFDTren ustez lan baldintzak ez dira ziurtatuak. Ez da lehen aldia langileek mobilizazioak egiten dituztela, gaurkoa laugarren greba mugimendua delako.

Baiona hiri erdiguneko, ospitaleko eta Angeluko (Biarritzeko Saint-Charles eta Quintaou) lotura autobusak ez dira ibiliko irailaren 24an. Gaueko Noctoplus zerbitzua 21.00etan geldituko da. Halaber, A1, A2, B eta C ibilbideentzat ordutegi bereziak martxan jarriko dituzte.

Greba mugimenduaren ordutegi bereziak hemen ikusgai.