Kazeta

1, 2, 3, bota espartina!

Baionako besten bigarren egunean, espartina botatze txapelketa iragan da. 24.7 metroko botatzearekin, Jérôme Bainçonauek Ipar Euskal Herriko lehen txapelketa hunen garaipena lortu du.

30 elkarteek parte hartu dute txapelketa huntan. ©Isabelle Miquelestorena
30 elkarteek parte hartu dute txapelketa huntan. ©Isabelle Miquelestorena

Baionako bestetan ez ohiko txapelketak iragaiten ari dira. Uztailaren 29an, piper arroltze moletaren txapelketarekin batera, bigarren egunean espartina botatze lehiaketa iragan da. Ipar Euskal Herriko lehen txapelketa izan da eta arrakasta azpimarratzekoa izan da. Or Konpon peñak antolatu duen ekimenean, 24, 7 metroko botatzeari esker  Jérôme Bainçonauek garaipena lortu du. Txapelketa huntan munduko marka hoberena ez da gainditua izan: 35.60 metro.

Lehen aldia da Ipar Euskal Herrian mota huntako txapelketa iragaiten dela eta horren harira, anitz dira 17.30etan ikusteko hitzordura hurbildu diren ikusleak. Or Konponek antolatu duen ekimena eskualdeko elkarte eta peña guziei irekia zen eta, elkarte bakoitzetik, bi parte hartzailek izena emana zuten. Orotara, 30 elkarteek parte hartu dute.

Txapelketako parte hartzaile bakoitzak espartina botatzeko hiru txanda izan ditu. Urrunen bota duenak lehen saria lortu du; hau da, Bainçonauek. Hunek trofeoa lortzeaz gain, heldu den urtean iraganen den finalean jostatzeko parada izanen du.