58 urteko ibiltari bat zendu da Bidarrain

Uztailaren 22an Aviron Bayonnais taldeko jokalari ohia zen Patrick Perrier ibilaldi bat egiteko Bidarraira joana zen, baina arratsaldean desagertu zen. Gauean bilaketa lanak bertan behera utzi ondoren, gaur goizean 10.00ak aldera bere gorputza hilik atzeman dute.

 

Kazeta|2015/07/22 13:00|0 iruzkin
Pont-enfer-bidarray-flickr-francois-testu
Ibiltariaren gorputza uztailaren 22ko goizean atzeman dute. ©bayonne-tourisme.com

Uztailaren 22an Aviron Bayonnais taldeko jokalari ohia zen Patrick Perrier ibilaldi bat egiteko Bidarraira joana zen. Arratsaldean desagertu ondoren, 22.00ak arte hogei bat pertsona bilaketa lanetan aritu dira. Suhiltzaileek, jendarmeek eta mendiko sokorri taldeek gaur goizean 08.00ak aldera bilaketa lanak berriz abiatu dituzte. 10.00ak aldera 58 urteko gizonaren gorputza hilik atzeman dute. Ibiltaria trenpu txartu litzateke eta horren eraginez, 15 metrotatik erori litzateke.

Gogoratu behar da egun gutxitan Bidarrain hiltzen den bigarren kirolaria dela. Iragan den uztailaren 18an Baztandarrak lasterketan Alain Mateo zendu zen bihotzekoa sufritu ondoren. Uztailaren 22an, 11.00etan azken agurra egin diote Bidarraiko elizan.

Uztailaren 22an Baionako Herriko Etxeak hiriko besten aurkezpena egiten zuenean, auzapezak gertakariari buruzko hitz batzu erran ditu. "Perrier baiones handi bat zen. Berarentzat hiri eta klub bakarra zegoen. Bere bizian egindako ekintzak eta izan duen engaiamenduak azpimarratzekoak dira", aipatu du Jean-René Etchegarayk.