Frantziako itzulia Euskal Herritik pasatuko da uztailaren 14an

Uztailaren 14an Frantziako itzuliak Biarnoa zeharkatuko du eta Euskal Herrira sartuko da. Segurtasun neurriak hartu dira bezperatik eta eremura hurbiltzeko garraioak proposatuko dituzte.

Kazeta|2015/07/13 17:10|0 iruzkin
Desobedientzia_15
Frantziako Tourrean etapa bateko azken 300 metroak egin zituen solidario batek euskal presoen aldeko ikurrarekin, 2000an. (Bob EDME)

Uztailaren 13an pausa eguna iragan ondoren, biharamunean Frantziako itzulia Biarnora eta Euskal Herrira ailegatuko da. Horren harira, inguruko bideak hetsiak izanen dira. Hain zuzen ere, igandetik, uztailak 12tik, San Martingo Harrira doan bidea hetsia da. Garraioa laguntzeko, antolatzaileek autobusak jarriko dituztela jakinarazi dute.

Txirrindulariek Tarbes pasatu ondoren, San Martingo Harrian etapa bukatzeko Maule eta Atarratze zeharkatuko dituzte. Tarbesetik San Martingo Harrira 167 kilometroko ibilbidea eginen dute. Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte; azkenengoa %7.4ko garaierakoa.

Gendarmeriak Nafarroako gobernuari bizikletaz ez dela gunera iristen ahalko adierazi dio. Gunera igo nahiko duenak oinez egin beharko luke; lehen aldia da erabaki hori hartzen dutela.

 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK