Kazeta

David Zurutuzak 1.500 euro eman dizkio Seaskari

Errealeko David Zurutuza jokalaria uztailaren 6tik 10era Kanbon iraganen den ikastaroko parte hartzaileekin elkartu da. Futboleko jokalariak 1.500 euroko txekea eskaini dio Seaska elkarteari.

 

David Zurutura ikastaroan parte hartuko duten haurrekin elkartu da. ©David Zurutuza
David Zurutura ikastaroan parte hartuko duten haurrekin elkartu da. ©David Zurutuza

Ekainaren 28an David Zurutuza Errealeko jokalaria haren izena duen futboleko ikastaroko parte hartzaileekin elkartu da Kanbon. Denboraldiko hasieraren karietara, Zurutuzak ezingo du uztailaren 6an abiatuko den ikastaroan parte hartu. Gazteekin egoteaz gain, 1.500 euroko txeke bat eskaini dio Seaskari.

David Zurutuza euskara eta kirola lotuko dituen ikastaroaren motorrak berotu ditu. Parte hartzaileekin elkartu da, haiekin mintzatu da eta aholkuak emateaz gain, opariak eskaini dizkie; horien artean Errealeko lau tixerta. Gogoratu behar da ikastaroa heldu den uztailaren 6tik 10era iraganen dela Kanbon.

Jokalariak berak adierazi duenez aktibitateen helburua, haurrek kirola egiten duten bitartean, euskara sustatzea da. "Haurrak futbolera asko jolastuko dute, baina beste hainbat gauza ikasiko dituzte", adierazi du Zurutuzak. Halaber, futbolean jostatzeaz gain, Anoetako estadioa bisitatu edo pizinara joanen dira.