Kazeta

Errrugbi taldeen bateratzea deuseztatu dute

Baionako Avironeko errugby kluba amateurrak euskal taldeen arteko batasuna errefuxatu du ekainaren 26an.

Ehun eta hirurogei eta bat kidek parte hartu dute ekainaren 26ko bozkan.
Ehun eta hirurogei eta bat kidek parte hartu dute ekainaren 26ko bozkan.

Ekainaren 27an ez ohiko biltzar nagusira joandako 161 kideen artean, 31k baizik ez dute Baionako Aviron eta Biarritz Olympiken arteko elgarretaratzearen alde bozkatu. %78ak, hots, 126 bozek baiezkoa eman dute. Kontsulta horrekin, Avironek bi euskal errugbi taldeen batasuna baztertu du.

Xede hori gauzatzeko lau partaideen adostasuna baitezpadakoa zen : bi errugbi talde profesionalen egiturena eta haien oinarri diren talde amateurrena. Oraindik, Baionako talde profesionaleko akziodunen bozka eskas da, baina egiten balitz, ez luke baliorik izanen proiektua gelditua baita. Haatik, Biarritzen, akziodunek jada emana dute beren iritzia eta talde amateurrarena eskas da.

Asteartean jadanik, ekainaren 23an, bozka bat izan zen Biarritz Olympique Omnisports amateurren elkartean, eta ezezkoa gailendu zen. Ustekabe handia eragin zuen emaitzak. Taldeko arduradunek, alabaina, irregulartasun zantzuak zituztenez, kontsulta ekainaren 30ean errepikatzea erabaki dute.