Kazeta

EHZ : autobusez segurrago

Autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitik EHZ festibalerat joateko.

EHZ festibalerako muntaketa lanak, Lekornen. (Gaizka IROZ)
EHZ festibalerako muntaketa lanak, Lekornen. (Gaizka IROZ)

Uztailaren 3, 4 eta 5ean izanen da EHZ festibala Lekornen. Lapurdiko herri horretara heltzeko, antolatzaileek autobusak antolatu dituzte. Bost euro balio du txartelak eta aitzinetik erreserbatzen ahal dira tokiak.

Hauek dira Garroko jauregirat heltzeko autobus lineak :
• Miarritze – Angelu – Baiona – Beskoitze – Hazparne – Lekuine – Gerezieta – Lekorne
• Hendaia – D. Lohizune – Azkaine – Senpere – Zuraide – Ezpeleta – Kanbo – Luhuso – Lekorne
• Maule – Donapaleu – Donazaharre – D. Garazi – Ortzaize – Irisarri – Lekorne
• Bilbo – Zarautz – Lekorne
• Hernani – Donostia – Errenteria – Oiartzun – Hondarribia – Irun – Lekorne
• Iruñea – Burlata – Arraitz – Elizondo – Dantxaria – Ainhoa – Lekorne