Kazeta

Margoketengatik atxilotu duten Aitzinako gaztea aske gelditu da

Aitzinako militante bat margoketa batzuen inguruan galdekatua izaiteko Baionako komisaldegira deitu dute. Egun guztian atxilotu ondoren, arratsaldean askatu dute. Aitzinak, poliziak bere etxea miatu duela iragarri du.

 

 

Goizean atxilotu duten gaztearen etxea miatu dute.
Goizean atxilotu duten gaztearen etxea miatu dute.

Maiatzaren 20an 10.00etan, Aitzinako gazte bat Baionako komisaldegira deitu dute, margoketa batzuk egitea leporaturik. Aitzinak komisaldegira joan ondoren atxilotu dutela adierazi du eta bere etxea miatu dutela zehaztu du. Arratsaldean gazte mugimenduak, militantea askatu dutela iragarri du.

Gertakari hunen aitzinean, berriz ere, Aitzinak poliziaren jarrera salatu du. "Beste behin poliziaren jarrera gehiegizkoa eta zentzugabekoa dela salatu nahi dugu. Euskal gazteria aitzina!". Aitzaren ustez, "gazte engaiatuak atxilotuz, beldurra zabaldu nahi dute gazteengan, militantzia politiko oro oztopatuz".

Euskal Herrian bake prozesu bat abiatu dela gogoratuz, Aitzinak Gasteizko herri harresiko edo Baionako gertakariak gogoratu ditu. "Estatuak dira gaur egun bortizkeria erabiltzen duten bakarrak".

"Oztopoak oztopo, gure lan politikoa aitzina eramaten segituko dugu, euskararen ofizialtasunaren alde, Euskal Herriaren ezagupenaren alde, beste eredu ekonomiko eta sozial batean oinarrituriko jendarte baten alde…", gaineratu du gazte mugimenduak.