Kattin Chilibolost

Aderp elkartea landa eskolen alde mobilizatzen da

Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko landa eskolak biltzen dituen Aderp elkarte berria sortu da. 24 zentroz osatua den taldeak klase bakarreko irakaskuntza Justiziaren aitzinean defendatu nahi du.

 

Heletako eskola batean, zazpi mailako 28 erakasle elkartu dira.
Heletako eskola batean, zazpi mailako 28 erakasle elkartu dira.

Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko Klase Bakarreko kolektiboak mobilizatu dira. Taldea osatzen duten 24 eskolek lehen aldiz beren indarrak elkartu dituzte elkarte bat sortzeko: Aderp (Landa eskola publikoen defentsarako elkartea). Herri txikietan diren eskolak mantentzeko, elkarteko kideei prozedura legalak hasteko parada eskainiko die.

Ipar Euskal Herriko hamabi eskolek eta Biarnoko beste hamabi eskolek, Akademiako zuzendariaren mozio bat jaso dute. Horrek, bost urte baino gutxiagoko haurrei klase bakarrean izena emaiteko ezezkoa adierazi die. Dirudienez, herri ezberdinetako auzapezek horren berri ukan dute.

Horren kontra Aderp elkarteak "laster" prozedura judizial bat hasiko du. Landa eremuko eskolatzearen kontrako erasoak islatzeko, ezeztatu dituen baimen guztiak bildu nahi ditu.

Elkartearentzat haurrak eskolatzeko oztopoek, "landa eskoletako desagertzea ondorioztatuko luke". Halaber, bere iritziz, haurrak eskolagabetzeak zentroetako ikasle kopurua murriztuko luke. Aderpeko lehendakaria den Bernard Géraudentzat, "baldintza horietan, eskola ez da berdintzailea". Halaber, "haurren gibelean ekonomia egiten duen politika" salatu du.

Martxan jarritako ekintzak

Berriki sortutako ekimenak landa eskolen aldeko ekintzak hasi ditu. Hain zuzen ere, eskolen mantentzearen aldeko eizenpetze bilketa abian ezarri du eta jadanik 1891 sinadura lortu ditu. Halaber, eskola batzuek beren materialak salgai dituzte Leboncoin gunean jarri eta iragarkian Akademiako zuzendariaren telefonoa eman dute.

Zuzendariak komunitateen arteko bateratze pedagogikoak bultzatu nahi ditu. Hau da, herri ezberdinetako eskolen klaseak elkartzeko helburua du, baina horretarako herrien baimena beharrezkoa da. Horiek proposamena ezeztatzen badute, Zuzendaritzak irakaslearen postua kenduko luke.