Egun hauetan, Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia eta bere emaztea den Lucia Topolansky Euskal Herrian dira. Asteburu huntan Muxikan (Bizkaian) egon ondoren, EAEko lehendakaria den Iñigo Urkullurekin elkartu dira.
Maiatzaren 17an, Mujica eta Topolansky Muxikan Onintza Enbeita Amaiurko diputatuarekin egon dira. Biharamunean, herri berdinean lehendakariak errezibitu ditu. Orain arte pentsatzen zen Mujicaren arbasoak handik etortzen zirela, baina Eusko Ikaskuntzako ikerlaria den Mikel Prietok Gipuzkoan kokatu ditu. Hain zuzen ere, Beasainen.
Euskal Herria
Bekat'Urosek aniztasun balorez beteko du Atharratze
Euskal Herria
Bide berri bat Ziburu eta Donibane Lohizune arteko Charles de Gaulle zubian
Euskal Herria
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Euskal Herria
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Euskal Herria