Euskal Memoriaren dokumentazio gunea, sarean

Saretu du jada Euskal Memoria Fundazioak 1960tik gaur arte gatazka politikoaren ondorioz hil diren 500 pertsona biltzen dituen dokumentazio gunea.

Naiz|2015/05/11 15:40|0 iruzkin
Euskal_memoria
Euskal Memoriaren dokumentazio guneak duen itxura. (NAIZ)

Euskal Memoria Fundazioaren dokumentazio zentroa sarean aurkitu daiteke hemendik aitzina, helbide honetan: euskalmemoria.eus/eu/db. Bertan, oraingoz, 1960tik gaur arte gatazka politikoaren eta errepresioaren ondorioz hildako pertsonen espedienteak jarri dituzte ikusgai.

Izan segadak, tiroketak, eztandak, istripuak edota errepide kontrolak, hauen ondorioz bizia galdu duten 500 pertsonen espedienteak dira bertan ikusgai daudenak. Bakoitzaren osagarri gisa askotariko datuak gaineratu dituzte: jaiotza eta heriotza herria, eguna, data, generoa eta heriotza zerk edo nork eragin duen, esate baterako. Datu horiek guztiak bilaketarako irizpide gisa ere erabili ahal izango dira.

Bestalde, gerra zikinaren ondorioz ondasunen eta pertsonen aurka eman diren eraso zein tortura kasuen espedienteak egunez egun osatzen ari direla adierazi dute, eta horiek ere ikusgai jarriko dituztela aurreratu dute.